AMAIERAREN AGIRIA. Arrazoiak

ESAITek duela ia 20 urte hasitako ibilbidea amaitutzat ematea erabaki du.

ESAIT ( Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea ) 1996ko udaran sortu zen kirol arlo desberdinetan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan eskubide osoz parte hartzeko eskubidea defendatzeko. Hamazortzi urte luze hauetan, argi-itzal guztiekin, makina bat ekimen burutu du Euskal Herrian zein nazioartean helburu horiek lortze aldera: hitzaldiak, mahai inguruak, mendi martxak, Iratiko Tourra, urteroko partidaren inguruko sentsibilizazio ekintzak, manifestazioak... Herritarrekin, kirolariekin, instituzioekin, alderdi politikoekin, sindikatuekin, eragile sozialekin... izandako harremanak Euskal Herrian zein kanpoan zenbatezinak dira.

Ibilbide honen lorpenak begi bistakoak dira. Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen gure selekzioek ofizialak izateko duten eskubidea. Euskal kirolariek euskal herritar bezala aritzeko duten eskubidea barneraturik daukate. Euskal Herriko kirol egituren beharra, Federazio Nazionalak izatearena alegia, kirol esparruan barneraturik dagoen gogoeta da. Bide berean, eta milaka herritar eta kirolarien inplikazioari esker, aipaturiko erreferentziak, plano teorikotik erreal bilakatzeko ekimenetara eman da jauzia, ugariak izan direlarik zentzu horretan antolaturiko ekimen eta dinamikak, bai kirol esparruaren eraikuntzari, baita aldarrikapenari dagokionean ere.

Bestalde, euskal gizartean azken urteetan eman diren aldaketak nabariak izan dira. Egoera politikoa nabarmen aldatzen ari da,  mapa politikoa ere bai eta horrek,  euskal selekzioaren alde elkarlanean aritzeko ateak zabaltzen ditu. Azkenaldian, euskal alderdi politiko gehienak behartuta sentitu dira selekzioaren aldarrikapena bere agenda politikoan sartzera eta horrekiko funtzionamendu moldeak aldatzera.

Honekin batera, azkeneko urte eta hamarkadetan, gizartearen baitan, aldaketa soziologiko eta teknologikoak direla medio, komunikatzeko, batzeko, antolatzeko eta dinamikak zein ekimenak aurrera eramateko ohitura eta joerak aldatuz joan dira.

Eta hau guztia kontuan hartuta, ESAITek orain ia 20 urte hasitako ibilbideari amaiera ematea erabaki du. ESAITen desagerpenak, alta, ez du ofizialtasunaren dinamikaren desagerpena suposatzen; alderantziz, esparruan lanean ari diren elementu guztien arteko sinbiosi eta elkarlana lortzearen xedearekin hartutako erabakia izan da.

Honekin batera, baldintza berriak probestuz, ESAITek dei egiten dio jendarte zein eragile desberdinei, ofizialtasunaren aldeko dinamikan indarrak batu eta Euskal Herria eskenatoki berri batera eramango duen mugimendu bat eraikitzera.

Amaitzeko, ESAITek bide luze honetan bidelagun izan dituen guzti guztiak eskertu nahi ditu: udalak zein instituzio ezberdinak, eragile sozial eta politikoak, kirol elkarteak, kirolariak eta batik bat, euskal herriko txoko guztietatik lagundu eta bultzatu  duten herritar  guztiak.  Merezi izan du eta merezi du bide hau egitea. Mila esker.

 

   EUSKAL HERRIKO SELEKZIOAren OFIZIALTASUNA kirol guztietan.
ESAIT ( Euskal selekzioaren aldeko iritzi taldea)
2015ko martxoak 20.

IBILBIDEAREN AZALPEN OROKORRA

ESAIT ( Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea ) 1995 urtean hasi zen sortzen eta lehen agerraldi publikoa, urte bat beranduago, alegia, 96ko ekainaren 25an egin zuen Donostian euskal hedabideetako kazetariekin emandako prentsaurreko batean.  Beraz, aurtengo hau,  hogeigarren  urtea izango da.

ESAIT, bere izenak argi adierazten duen bezala, euskal selekzioaren aldeko iritzi taldea da eta helburu nagusi bezala,  selekzioaren ofízialtasuna lortzea eta nazioarteko txapelketa ofizialetan gure herria, alegia, Euskal Herria, nazio gisa ordezkatuta egotea da.

Euskal selekzioaren aldeko iritzia sortzeko, lehen hiru urteetan, hitzaldiak, mahai inguruak,  prentsaurrekoak eta abar antolatu genituen. Baina 1999tik aurrera, ekimen sendoagoak eta indartsuagoak antolatzea erabaki genuen, besteak beste, euskal selekzioaren eguna, euskal selekzioaren aldeko mendi martxa, euskal selekzioaren aldeko herri lasterketa, Tourreko Pirinioetako bizikleta igoera eta euskal festa, iratiko zikloturista proba, abar eta abar. Eta azken bi urteetan euskal selekzioaren aldeko mendi lasterketa. Eta ESAITek zuzenean ez baditu antolatzen ere, gure babesarekin kirol elkarte ezberdinek antolatuta hainbat kirol modalitatetan Euskal Herriko txapelketak egin dira.

Nazioartean ere egon da ESAIT euskal selekzioaren aldeko aldarrikapena egiten, besteak beste, Italian ospatzen den Giro Della Dolomit zikloturista proba ospetsuan parte hartzen, Londoneko euskal etxean hitzaldia ematen, Bartzelonan eta Venezuelan, futboleko selekzioarekin batera, Vienan Europako futbol txapelketan aldarrikapena egiten, Madrilgo Kongresuan Katalunia eta Galizako plataformekin antolatutako ekimenen agerraldian edo eta, San Frantzizkon (AEB), 07 urtean jokatu zen nazioarteko  pilota txapelketan.  Bestalde, Euskal Herrira Espainiako itzulia ekartzea eta 2020 Eurokopa Bilbon antolatzeari lotuta ekimen ezberdin, instituzio eta kale mailan antolatu ditugu.  

Horretaz gain, ekimen propioak eta arrakasta handikoak, antolatu ditugu, besteak beste, 2008 eta 2009an EH- Katalunia, EH – Espainia edota EH-Frantzia kick boxing selekzioen arteko neurketak. Futbolaren kasuan berriz, 2012an ANOETAn EHKirolak eta Kontseiluarekin batera antolatutako nesken arteko EH- Eslovaquia. Mendi lasterketari dagokionez, Leitzan, Euskal Herria mendi erronka.

Bistan da euskal selekzioaren gaia ardatz hartuta, Instituzioekin (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Udalak..) eta beste hainbat eta hainbat eragile ezberdinekin, (alderdi, sindikatu, kirol federazio, elkarte...) harremanak izan eta bilerak egin ditugula. Aldarrikapenaren ingurua euskal gizarteak duen iritzia jakiteko berriz, ESAITek eskatuta Eusko Jaurlaritzak 2001 urtean inkesta bat  bideratu zuen.

Euskal gizartea ofizialtasunaren alde mobilizatzeko hainbat ekimen ere antolatu ditugu, besteak beste, 2002an Iruñan Munduko pilota txapelketan edo eta, 2007an, 2008an, 2010an eta  2011 eta 2013an Bilbon eta 2012an Donostian antolatutako manifestazio eta kalejira arrakastatsuak. Euskal derbyetan ere gure presentzia egonda, zaletuekin batera kalejira mordo bat antolatu ditugulako euskal giroa sustatzeko.  

Beraz, ezbairik gabe esan dezakegu, ez garela geldirik egon eta  hamazazpi urte hauetan, aldarrikapena lau haizetara zabaltzen saiatu garela eta neurri handi batean lortu dugula. Eta gure irudipena da, egun, euskal gizartearen gehiengo handi batek, bat egiten duela  euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldarrikapenarekin. Eta ez dugu esaten soilik ESAITi esker izan dela baino bai, ESAITek bultzatutako dinamikaren ondorio bezala. Eta lan horren ondorio gisa ulertu daiteke ere egun euskal gizartean daukagun erreferentzialtasuna edo eta hainbat lekutatik jasotako errekonozimendu publikoak  besteak beste,  1999 urtean EHIK (Euskal Herriko Ikastola Konfederazioak ) Kilometroetan emandakoa, 2001 urtean Gasteizko jaietan blusak ESAIT urteko eragilea aukeratu izana, 2006an, CAT (Katalunyako selekzioaren aldeko plataformak ) Vic eta Zarautzen   emandakoa edo eta Jaurlaritzako kultura sailak eta Mungiako Udalek emandakoa, abar eta abar. Horietako batzuk, azpian azaltzen dira.

VIC 2006 - CAT

Jaurlaritza

2001 Blusak

2006 Zarautz - CAT

Mungia Udala

Ikastolak

EH 7 Txapelketa

ANTOLATUTAKO EKIMENAK

EUSKAL SELEKZIOAREN EGUNAK

  • 1999. Oiartzun ( Gipuzkoa )
  • 2000. Bilbon ( Bizkaia )
  • 2001. Tolosa ( Gipuzkoa )
  • 2002. Arbizu ( Nafarroa Garaia )
  • 2003. Senpere ( Lapurdi )
  • 2004. Agurain ( Araba )
  • 2005. Algorta ( Bizkaia )
  • 2006. Zarautz ( Gipuzkoa )
  • 2007. Leitza ( Nafarroa Garaia )
  • 2008. Izarra. Urkabustaitz ( Araba )
  • 2009. Pausu. Behobi ( Lapurdi )
  • 2010. Oñati. ( Gipuzkoa )
  • 2011. Zornotza ( Bizkaia )
  • 2012. Donostia ( Gipuzkoa )
  • 2013. Bizkaia. Ez da egin.
  • 2014. Ez da egin. Zer egin eztabaidan murgilduta ginelako

EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO KROSSA EDO LASTERKETAK

  • Bilbon ( Bizkaia ):  2000 – 2001 – 2002 – 2003 – 2004 – 2005 – 2006 – 2007 -2008-2009.

EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO MENDI MARTXAK

  • 2001. Trebiño(Araba)–Elgeta (Gipuzkoa) / Maule (Zuberoa) - Ustarize (Lapurdi)
  • 2002. Irun ( Gipuzkoa ) – Iruñea ( Nafarroa Garaia
  • 2003. Miarritz ( Lapurdi ) – Algorta ( Bizkaia )
  • 2004. Lodosa ( Nafarroa Garaia – Baiona ( Lapurdi )
  • 2005. San Martin( Belagua) – Hendaia ( Lapurdi )
  • 2006. Maule ( Zuberoa ) – Ziordia ( Araba
  • 2007. Bastida ( Araba ) – Gernika ( Bizkaia )
  • 2008. Donibane Garazi ( Nafarroa Beherea ) – Lekeitio ( Bizkaia )
  • 2009. Iruña ( Nafarroa Garaia ) – Bilbo ( Bizkia )
  • 2010. Ustaritz ( Zuberoa ) – Trebiño ( Araba )
  • 2011. Amaiur ( Nafarroa Garaia ) – Lizartza ( Gipuzkoa )
  • 2012. Bidexune ( Nafarroa Behea ) – Donostia ( Gipuzkoa )
  • 2013. Lanestosa ( Bizkaia ) – Irún ( Gipuzkoa )
  • 2014. Gasteiz (Araba ) – Urepel ( Nafarroa Behea )

EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO PIRINIOETAKO EKIMENAK (TOURRA)

  • 2001. TOURMALET
  • 2002. LA MONGIE
  • 2003. TORMALET
  • 2004. LA MONGIE
  • 2005. SAINT LARY
  • 2006. SOUDET
  • 2007. AUBISQUE
  • 2008. TOURMALET
  • 2009. TOURMALET
  • 2010. TOURMALET
  • 2011. LUZ ARDIDEN
  • 2012. PEYRESOURDE / PEYREAGUDES
  • 2013. ANCIZAN – LA HOURQUETE  D´ANCIZAN
  • 2014. SAINT LARY

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAK

  • 2010. OÑATI ( Gipuzkoa ). 10.000 mt.
  • 2011. OÑATI ( Gipuzkoa ). Lasterketa eta irristaketa
  • 2011. ZORNOTZA ( Bizkaia ). 10.000 mt.
  • 2011. OIARTZUN ( Gipuzkoa ). BTT. Mendi Maratoia.
  • 2011. ZUBIETA ( Gipuzkoa ). Mendi duatloi txapelketa
  • 2011. SARA ( Lapurdi ). Euskal Herriko errugbi txapelketa irekia
  • 2012. BERGARA ( Gipuzkoa ). Lasterketa 10.200 mt.
  • 2012. IBARRA ( Gipuzkao ).Mendi duatloia
  • 2013. LEKAROZ ( Nafarroa Garaia) Euskal Herriko errugbi txapelketa irekia
  • 2013. LEITZA ( Nafarroa Garaia ) Euskal Herriko mendi lasterketa ( EHME)
  • 2013. LIZARRA ( Nafarroa Garaia ) Mendi duatloia
  • 2014. LEITZA (Nafarroa Garaia ) Euskal Herriko mendi lasterketa
  • 2014. ZALLA ( Bizkaia ) Mmendi duatloia.

EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO ZIKLOTURISTA MARTXAK

  • 1997.10.04. DONOSTIA-DONOSTIA. Munduko txirrindularitza txapelketa garaian
  • 2009.07.05. MAULE. (Zuberoa). Euskal Herriko I. zikloturista itzulia.  
  • 2010.07.03/04. MAULE (Zuberoa )Euskal herriko II. Zikloturista itzulia.
  • 2011.07.02/03. MAULE ( Zuberoa ) Euskal Herriko III. Zikloturista itzulia
  • 2011.09.03. GASTEIZ - BILBO bizikleta martxa. Espainiako txirrinda itzulia berriro EH.
  • 2012.06/30 – 07/01. MAULE ( Zuberoa ) Euskal Herriko VI. Zikloturista itzulia
  • 2013.06/29-30 Eguraldiak errepidean eragindakoak medio, SAMekoek bertan utzi zuen
  • 2014.07/05. Euskal Herriko IV. Zikloturista itzulia.
  • 2014.08.31. Huarte Arakil ( Nafarroa) Espainiako itzulia zela eta San Migeleko bizikleta igoera.

EUSKAL HERRIKO NESKEN FUTBOL SELEKZIOAREN PARTIDA.

  • 2012.06.23. DONOSTIA. Anoeta. EH – ESLOVAQUIA. Egun osoko aldarrikapen jaia.

EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO BESTE KIROL ANTOLAKETA

  • 2007.04.12. VILLABONA (Gipuzkoa). EH-CATALUNYA. Kic-Boxing
  • 2007.12.06. OIARTZUN (Gipuzkoa). EH-ESPAINIA. Kic-Boxing
  • 2009.05.30. BERGARA (Gipizkoa ). EH-FRANTZIA. Kic-Boxing

EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO MANIFESTAZIOAK

  • 2002.08.31. Iruñea ( Nafarroa Garaia ). Munduko Pilota Txapelketa
  • 2007.12.29. Bilbo ( Bizkaia ) Euskal Herria-Katalunia futbol partidua.
  • 2008.12.27. Bilbo ( Bizkaia ) La Casilla – Udaletxea
  • 2010.08.07. Gasteiz ( Araba) Espainiako saski baloi selekzio Gasteizen
  • 2010.12.29. Bilbo ( Bizkaia ) Areatzako gunetik abiatuta
  • 2011.12.28. Bilbo ( Bizkaia ) Areatzako gunetik abiatuta

EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO KONZENTRAZIOAK

  • 2001.09.22. Hosegor ( Lapurdi ) Europako Surf Txapelketa
  • 2002.04.19. Irun. Urdanibia. Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren egoitzan
  • 2002.08.21. Iruñeako Labrit pilotalekua (Nafarroa Garaia).Munduko Txapelketa
  • 2002.08.28. Iruñeako Hotel Park ( Nafarroa Garaia). Munduko pilota txapelketa
  • 2008.07.23. Getxo. Itxas Interceltic Jokoak. EHko selekzioa aldarrikatzen
  • 2010.10.01. Pau ( Frantzia ) Munduko pilota txapelketa. KONZENTRAZIOA
  • 2011.09.09. ALTO DE MUÑECAS ( Bizkaia ) Espainiako txirrinda itzulia.
  • 2012.08.18. IRUÑA. Espainiako txirrinda itzulia. BALUARTE.

EUSKAL SELEKZIOARE ALDEKO KALEJIRAK

  • 1997-2007.  Futbol derbyetan eta futboleko euskal selekzioaren partiduetan.
  • 05.01.09. Busturia. Bizkaia. Espainiako ziklo-krosa zela eta.
  • 2012.12.29. EH – BOLIVIA. Donostia ( Gipuzkoa ). Boulevard – Anoeta
  • 2013.12.28. EH – PERU. Bilbo. Areatzatik San Mames ingurura

EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO HITZALDIAK ETA MAHAI INGURUAN

  • 1997.01.14-24. OIARTZUN. Hamabostaldia. Euskara, kirola eta euskal selekzioa gai hartuta.
  • 1997.09.14-19. TOLOSA. Aste kulturala. Hitzaldiak eta Uzturre mendian harria jartzea.
  • 2000.06.26. LONDRES. Hitzaldia Euskal Etxean
  • 2001.03.25. BARTZELONA. Hitzaldia Euskal Etxean
  • 2006.09.13. BARTZELONA. Hitzaldia. DIADAn
  • 1995-2013. Guztira, bat beste, 60 hitzaldi edo mahai inguru antolatu dira Euskal Herrian

EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO AGENDA

  • 2000. urteko Kirol Agenda.

EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO MOMENTU AIPAGARRIENETAKOAK

  • 1998.06.11. GASTEIZ. Euskadiko Kirol Legea onartu zen Parlamentuan ESAITen presentziarekin.

EUSKAL HERRIKO FEDERAZIO NAZIONALA SORTZEKO EKIMEN BEREZIA

  • 2005.12.26. BILBO. Kafe antzokian. 11.000 kirolari federatuen atxikimendua

NAZIOARTEKO BIDAIAK

  • 2000.06.26. LONDON. Hitzaldia Londreseko Euskal Etxean
  • 2001.03.25. BARTZELONA.Hitzaldia
  • 2006.09.13. BARTZELONA. Hitzaldia
  • 2006.10.06-08. BARTZELONA. Katalunia eta Euskal Herria futbol selekzioen partidua.
  • 2007.06.17-21. VENEZUELA. Venezuela eta Euskal Herria futbol selekzioen partidua.
  • 2007.09.10-18. SAN FRANTZIZKO ( AEB) Munduko I. Pilota txapelketa dela eta.
  • 2008.06.24-29. VIENA. Europako futbol txapelketa ( Eurokopa ). Prentsaurrekoa

EUSKAL SELEKZIOAREN INGURUAN EGINDAKO INKESTAK EDO
GALDEKETAK

  • 2000.08.01. ESAITek eskatuta Eusko Jaurlaritzak egindako inkesta.

KONKLUSIOA

Azaldutako bloke honen inguruan eta konklusio gisa esan dezakegu, ESAITek urte hauetan hedabideetan oihartzun handia eduki duela eta ez soilik Euskal Herrian, baita Espainiar  Estatuan ere, bati bat momentu berezi hauetan, 98an Gasteizko Gobernuak Euskadiko Kirol Legea onartu eta PPek errekurritu zuenean,  Barça eta Atlheticen arteko bi errege kopa finaletan, 2009an eta 20012an antolatutako txistukadetan, Euskal Herria izena Euskadiko federazioak ukatu Jaurlaritzako Kirol zuzendaritzaren presiogatik eta euskal jokalariek 2008an eta 2009an jokatzeari uko egindakoan, 2011an Espainiako txirrindula itzulia euskal errepideetara bueltatzearen aferan edo eta, 2012an Madrilgo Kongresuan, katalanekin eta galegoekin batera antolatutako ekimena zela eta. Nazioarte mailan ere presentzia izan dugu eta euskal selekzioaren partida zela eta AEB, Alemania, Eskotzia, Alsazia eta beste telebistako kanal batzuetan erreportaia edo bideo grabaketan hartu dugu parte. Espainiako telebista programa “ berezietan ” ere gonbidatu gisa izan gara eta tertulia eta eztabaidatan ere bai. Hitz gutxitan laburtuta, euskal selekzioaren aldarrikapen eremuan erreferentea izan gara.

Beraz, titular gisa azaltzeko, urte hauetan egin eta lortutakoarekin arro eta gustura sentitzen gara, besteak beste, ofizialtasunaren bidean aurrera pauso garrantzitsuak emateaz gain, ESAIT, euskal gizartean, aldarrikapen horren kontzientzia berpizteko eragile erreferentea izan delako.  
Baina aldi berean esan nahi dugu, erabaki honekin ez dela ezer bukatzen, ESAIT, marka gisa desagertu arren, aldarrikapenak jarraitu egiten duelako.

Beraz, animo eta aurrera!!

DENBORA LERROA

Picture

Kirola eta kultura, Oiartzunen

1997ko urtarrilean Oiartzunen kirola eta kultura lemapean, euskal selekzioaren aldeko hamabostaldia antolatu genuen eta bertan igeriketa, futbola, herri kirolak, arrauna, mendia, pilota, samboa, txirrindularitza, atletismoa, eskubaloia, saskibaloia, errugbia, kirol medizina eta kirol politika gai hartuta hainbat kirolarik, kazetarik eta adituk hartu zuten parte, besteak beste, Inaxio Kortabarria, Jose Angel Iribar, Xabier Exposito Agustin Aranzabal, Andoni Imaz, Bittor Alkiza, Mari Jose Etxebarria ( futbola) Iñaki Perurena, Jose Mari Olasagasti eta Bixente Mitxelena (Herri kirolak), Jose Luis Korta, Juan Mari Etxabe, Joserra Oiartzabal eta Ketxus Ponce ( Arrauna ), Felix Iñurrategi, Josune Bereziartua, Xabier Erro, Jon Iragorri eta Ane Hernani (Mendia), Iñaxio Errandonea, Aitor Elkoro, Julen Salaberria, Julian Retegi eta Maider Mendizabal ( Pilota ) Julen Idarreta eta Gorka Sagastume (Sanboa ) Iban Agirre, Aitzol de Kastro eta Mirentxu Lopategi( igeriketa ) Ane Zinkunegi ( judoa ), Abrahan Olano, Miguel Mari Lasa, Marino Lejarreta, Aitor Garmendia eta Ainhoa Artolazabal ( txirrindularitza ), Diego Gartzia, Gaspar Esnaola eta Juannan Legorburu ( atletismoa )David Rodriguez, Jose Ignazio Altube eta Amaia Ugartemendia ( eskubaloia ) Iñaki Almandoz, Kkepa Segurola eta Kkepa Etxeberria ( saskibaloia ), Iñaki Laskurain eta Xabier Alduntzin ( errugbya ) Xabier Leibar, Julen Masach, Iñaki Arratibel, Bixente Artola, Bixente Iza eta Antxon Gorrotxategi ( kirol medizina ) Koldo Aldalur, Iñaki Elortza, Josetxo Lizartza, Fermin Aramendi, Txema Urrutia, Martin Agirre eta Koldo Alduntzin ( kirol kazetariak) Juan Luis Larrea, Luis Maria Gurrutxaga, Goio Acero, (Federazioko Presidenteak ) eta politikagintzako Jose Maria Agirre ( Jaurlaritza) EA, HB, IU...

1997ko Urtarrila
Picture

Aste kulturala eta mendi martxa, Tolosan

1997ko irailean Tolosan, euskal selekzioaren aldeko aste kulturala antolatu genuen eta azken egunean Uzturrera lehen mendi martxa antolatu genuen. Tontorrean, zazpi herrialdeek osatutako euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko, Endika Guarrotxena ( Athleticeko jokalari ohiak,Nagore Gabellanes Errealeko hockey jokalari ohiak eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariak zazpi uso askatu zituzten. Argazkia: tontorrean euskal selekzioaren aldeko harria jarri ondoren.

1997ko Iraila
Picture

Bizikleta martxa, Donostian

1997ko urriak 5ean, Donostian (Gipuzkoa ) Munduko txirrinduaritza txapelketa zela eta Donostia-Donostia bizikleta martxa antolatu genuen. Bat beste, 1000 zikloturista elkartu ziren eta bertan, besteak beste, EAJko Jose Egibar, HBko Joseba Permach, Jose Mari Agirre Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Kirol sailburua, Juan Mari Irigoien idazlea, Mikel Mendizabal eta Angel Mari Peñagaikano bertsolariak, Joxe Gabirondo segalaria, Josune Gorostidi txirrindularia, Nagore Gabellanes hockey jokalaria eta Donibane eta Sanpedro arraun taldeko arraunlariak hartu zuten parte.

1997ko Urriak 5
Picture

Euskadiko kirol legea, Gasteizko Parlamentuan

1998ko ekainaren 11 Gasteizko Parlamenduan Euskadiko kirol legea onartu zen EAJ, EA, HB eta IU/Ezker Batuaren aldeko botoekin eta PP eta PSEren ezezkoekin. Amaieran eta ESAITen antolatuta, Parlamenduko prentsa aretoan, aipatu alderdietako ordezkariek, Iñigo Urkullu ( EAJ ) Sabin Intxaurraga (EA) Jone Goirizelaia (HB) eta Tomas Garcia ( IU/Ezker Batua) ESAITeko Bittor Sorondo, Iñigo Santxo eta Martxel Toledokin batera, euskal selekzioaren kamisetak jantzita, prentsaurrekoa eskaini zuten argazkian azaltzen den bezala.

1998ko Ekainak 11
Picture

Uzturre

1997ko udazkenean Uzturren jarritako harria bere lekutik atera eta puskatu ondoren amildegira bota zuten “ezezagun” batzuk. Horregatik, 1998an, aurreko lekuan, tontorraren inguruan berriro jartzea erabaki genuen baino bigarren aldiz puskatuta azaldu zenez, oraingoan Tolosa, Beotibar pilotalekuaren inguruan jartzea erabaki genuen.

Argazkia. Harria puskatua amildegian.

1998
Picture

Euskal selekzioaren I. eguna, Oiartzun

1999ko maiatzaren 30ean, Oiartzunen, Lehen aldiz, Euskal selekzioaren eguna antolatu genuen eta egitarau barruan, besteak beste, hainbat kirol arlotan, ( hockey, areto futbola, futbola, dardoak, mahai tenisa, xakea, … selekzio ezberdinen arteko neurketak egon ziren eta bertan Euskal Herriak, Kataluniak, Frantziak eta Suitzak hartu zuten parte.

Argazkia: Inaugurazio ekitaldia.

1999ko Maiatzak 30
Picture

Japoniako sokatira txapelketa

2001ean Japonian Munduko sokatira txapelketa jokatu zen eta SAKANA neska taldeak urrea irabazi ondoren podiumetik alde egin zuen Espainiar ereserkia jarri ziotelako. Joan aurretik, Abadiñon, Munduko txapelketan parte hartu behar zuten taldeek ESAITek antolatuta bilera bat egin zen gerta zitekeenaren inguruan hitz egiteko. Bertatik atera zen mezu argiena izan zen, espainiar ereserkia jarriz gero, ez zirela besoak gurutzatuta geldiko argi utzi arren, talde bakoitzaren ardura izango zela. Eta horrela gertatu zen eta protesta soilik Sakana neska taldeak burutu arren, mendeko gisa, EAEko euskal talde guztiak kanporatuak izan ziren. Babesa emanez, ESAITek ongietorria antolatu zuen LOIUko aireportuan eta ondoren, Arbizun, UDALAK omenaldia eskaini zien Sakana taldeko kideei bertan ESAIT gonbidatua izan zelarik.

2001
Picture

2003ko Tourra

2003ko Tourrean, ESAITek lehen aldiz, euskal jaia eta bizikleta martxa antolatu zuen. Pirinioetara ailegatzen den aldiro antolatzen du ESAITek horrelako irteera. Lehen egunean, txozna baten inguruan, giro ederra (euskal jaia, musika, janaria, edaria..) Bigarren egunean, txirrindulariek pasa behar duten lekutik, bizikleta martxa. 2015 urtean izan da azkenekoa, jarraian antolatzen dugun 15.

Argazkia. Bizikleta martxaren bukaera Tourmalet kaskoan.

2003
Picture

Euskal selekzioaren eguna, Agurainen

2004ko ekainean Agurainen, VI. Euskal selekzioaren eguna antolatu genuen eta beste hainbat ekimen eta ekitaldien artean, Euskal Selekzioen eta Nazioartekoen (etorkinak) arteko futbol partida jokatu zen. Euskal selekzioarekin euskal alderdi politiko ezberdinetako kideak (EAJ, EA, HB eta Alternatiba), ELA, LAB eta Hiru sindikatukoak eta ESAITekoak aritu ziren.

2004
Picture

Giro Dolomitas zikoturista martxa

2004ko uztailean Giro Dolomitas izeneko astebeteko zikloturista martxara joan ziren ESAITeko 11 lagun. Bertan parte hartzeko erabakia, euskal selekzioaren aldarria nazioartean egitearen barruan oinarrituta hartu zen eta bizpahiru aldiz joan dira Italiako zikloturista proba ezagun horretara.

Argazkia: Taldea Italiara abiatu aurretik.

2004ko Uztaila
Picture

"Bakearen aldeko partidua" Camp Nou futbol zelaiean

2006ko udazkenean Nou Camp zelaian, Katalunya eta Euskal Herriak jokatu zuten futbolean bi futbol federazioek antolatutako "Bakearen aldeko partidua" lelopean. ESAIT ez zegoen ados partiduaren leloarekin aldarrikapen partidua izan behar zuelako eta euskal selekzioako jokalari, hautatzaile eta teknikoekin prentsaurrekoa eman zuen partidua baino egun bat lehenago. Argazkia atxikita.

2006ko Udazkena
Picture

Kortsiako afizionatu itzulia

ESAITek babestutako euskal talde batek hiru urtez jarraian hartu izan du parte Kortsiako afizionatu mailako itzulian. Txirrindulariak amateur mailakoak ziren eta batik bat Iparraldeko taldean aritzen ziren.

Argazkia 2007ko itzulikoa da.

2007
Picture

Euskal Herria - Katalunya partidua eta manifestazio nazionala

2007ko abenduan San Mames futbol zelaian, Euskal Herria - Katalunya jokatu zen eta ESAITek egun osoko aldarrikan jaian barruan manifestazio nazionala antolatu zuen eta 30.000 pertsona inguru bilbu zituen manifan.

2007
Picture

Euskal Herria eta Espainiako Kick Boxing selekzioen arteko lehia

2008ko abenduan Oiartzunen Euskal Herria eta Espainiako Kick Boxing selekzioak lehiatu zirelako.

Argazkia bi selekzioko kirolariekin.

2008
Picture

Eslovaquia eta Euskal Herriko futbol selekzioen arteko lehiaketa

2012ko ekainean Donostiako Anoeta futbol zelaian ESAITek, Kontseiluak eta Euskal Herria Kirolak elkarlanean antolatuta, egun osoko egitarauaren barruan eta 8.000 zaletuen aurrean, nesken futbol partida jokatu zen Eslovaquia eta Euskal Herriko selekzioen artean. Euskadiko futbol federaziotik haratago antolatuko partidua izan zen eta Euskal Herria izenarekin nesken selekzioak jokatu duen bakara.

Hiru argazki.

2012
copyright © 2015 ESAIT